Juan Yagüe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Yagüe Blanco ( San Leonardo, 1891ko azaroaren 19a - Burgos, 1952ko urriaren 21a[1] ) militar espainiarra izan zen, "afrikanisten" taldearen parte izateagatik ezaguna.[2] Legioaren parte zen Rif gerrako garaian eta Asturiasko altxamenduan matxinaturiko langileak zapaltzera bidaliriko tropa Afrikarren buruzagi izan zen. Falange Espainiarraren militantea eta Jose Antonio Primo de Riveraren laguna zen eta paper garrantzitsua jokatu zuen 1936ko uztailaren kolpe estatuan eta geroagoko Gerra Zibilean, lehenik Extremadura hartu zuen zutabearen buruzagi bezala eta geroago Marokoar ejerzitoaren komandanteburu bezala Ebroko guduan. Badajozeko sarraskiaren arduraduntzat ere jotzen da, bere aginpean emandako batailaren ostean, Badajozeko harakina izenez ezaguna izan zelarik. [3][4][5]
Juan Yagüe | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1939) | |||||||||||||
1952ko maiatzaren 14a - 1952ko urriaren 22a Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia
1949ko maiatzaren 13a - 1952ko apirilaren 5a Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia
1943ko iraila - 1952ko urriaren 21a ← Joaquín García Pallasar (en) - Antonio Alcubilla Pérez (en) →
1939ko abuztuaren 9a - 1940ko ekainaren 27a
1937ko azaroaren 11 -
1936ko uztailaren 29a - 1939ko abuztuaren 9a | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Yagüe Blanco | ||||||||||||
Jaiotza | San Leonardo de Yagüe, 1891ko azaroaren 9a | ||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||||||||
Heriotza | Burgos, 1952ko urriaren 29a (60 urte) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | ofizierra, politikaria eta spanish legionary (en) | ||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Izengoitia(k) | El carnicero de Badajoz | ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Adar militarra | Infantry Forces of the Spanish Army (en) Espainiar Legioa | ||||||||||||
Gradua | teniente general (en) | ||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Rifeko gerra Espainiako Gerra Zibila |
Gerra ondoren, Francok Aireko Ministro eta VI. Eskualde Militarraren (Burgos) kapitain jeneral izendatu zuen. Bigarren Mundu Gerrako urteetan Alemania naziko Hermann Göring buruarekin harreman eta kidetasuna mantendu zuen.[6]