Joseph Merrick
From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseph Carey Merrick (1862ko abuztuaren 5a, Leicester, Leicestershire – 1890eko apirilaren 11, Londres) ingeles hiritar bat izan zen. Ustez, Proteusen sindromea deritzon gaixotasunaren ondorioz ikaragarrizko gorputz desitxuratzea jasan zuen, gaur arte ezagutzen den gaixotasun horren kasu larriena. Elefante gizona ezizena ipini zioten, eta erakustazoka batetik bestera iragan zuen bere bizitzaldi gehiena.
Joseph Merrick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joseph Carey Merrick |
Jaiotza | Leicester, 1862ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Whitechapel, 1890eko apirilaren 11 (27 urte) |
Hobiratze lekua | City of London Cemetery and Crematorium (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Izengoitia(k) | Elephant man eta Sloní muž |
Bizitzan topatutako oztopo guztiek ez zioten atzera eginarazi. Aitzitik, izaera jator eta prestuko gizona izan zen, eta adimen zorrotzekoa. Olerkiak ere idatzi zituen, haietako ospetsuena honako hau delarik:
« | Is true that my form is something odd, But blaming me is blaming God; If I could reach from pole to pole |
» |
Egia da nire itxura arrarro samarra dela, Polo batetik bestera iristerik banu |