José Macián
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
José Macián Pérez (Murtzia, 1905 – Tarragona, 1983) espainiar abokatu eta politikaria izan zen.
Datu azkarrak Gorte frankistetako prokuradorea, Bizkaiko gobernadore zibila ...
Itxi
Primo de Riveraren diktaduran Batasun Aberkoiaren eta Espainiako Bigarren Errepublikan Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioaren kidea izan zen.
Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuen eta errepublikanoek preso hartu zuten. Gerra ondoren, FET y de las JONSen sartu eta zenbait kargu izan zituen. 1960an, Bizkaiko gobernadore zibila zela, Sabin Etxea suntsitzea agindu zuen.[1]