Johannes Reuchlin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Johannes Reuchlin (Pforzheim, 1455eko urtarrilaren 29a - Stuttgart, 1522ko ekainaren 30a) alemaniar humanista eta exegeta izan zen. Grekoa ikasi zuen Parisen, Zuzenbidea Poitiersen eta hebreera Frederiko III.aren sendagilearekin. Juduen kabalaren ezkutuko zientzia landu eta zabaldu zuen, eta Mainz-ko Inkisizioak epaitu nahi izan zuen, baina Aita Santuak parte hartu zuen auzian, eta zigorra arindu zioten. Ondoren Tubingara joan zen, eta hango Unibertsitateko irakasle zela hil zen. Erasmorekin batera, mendebaldean hebreera eta grekoa ezagutarazteko ahalegin handiak egin zituen. Obra nagusiak: De rudimentis hebraicis (1506, Hebreeraren oinarriak) eta Epistolae obscurorum virorum (1515-1517, Gizon ilunen gutunak).
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Johannes Reuchlin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pforzheim, 1455eko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Stuttgart, 1522ko ekainaren 30a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Leonhardskirche (en) |
Familia | |
Aita | Georg Reuchlin |
Ama | Elisabeth Eck |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q23197733 Poitiersko Unibertsitatea Basileako Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea University of Orléans (en) |
Tesi zuzendaria | John Argyropoulos (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Philipp Melanchthon Simon Grynaeus (en) |
Hizkuntzak | latina hebreera alemana |
Irakaslea(k) | George Hermonymus (en) Andronicus Contoblacas (en) Jacob ben Jechiel Loans (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, teologoa, idazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea eta legelaria |
Lantokia(k) | Tübingen Heidelberg eta Ladenburg |
Enplegatzailea(k) | Tübingengo Unibertsitatea Basileako Unibertsitatea Ingolstadteko Unibertsitatea |
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Itxi