Johann Christoph Friedrich Bach
From Wikipedia, the free encyclopedia
Johann Christoph Friedrich Bach (Leipzig, Alemania, 1732ko ekainaren 21a - Bückeburg, Alemania, 1795eko ekainaren 26a) musikagile alemaniarra izan zen.
Johann Christoph Friedrich Bach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leipzig, 1732ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Saxoniako hauteslerria |
Heriotza | Bückeburg, 1795eko urtarrilaren 26a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Bückeburg |
Familia | |
Aita | Johann Sebastian Bach |
Ama | Anna Magdalena Bach |
Ezkontidea(k) | Lucia Elisabeth Münchhausen (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Bach familia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Thomasschule zu Leipzig (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Johann Sebastian Bach Johann Elias Bach (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, concertinoa, organista, kapera-maisua eta musikaria |
deutsche-biographie.de… eta de.wikipedia.org… | |
J. S. Bachen eta Anna Magdalena haren bigarren emaztearen bederatzigarren haurra izan zen. Musika ikasketa osoak aitarekin eginik, hemezortzi urterekin Bückeburgera aldatu zen, eta hango kondearen zerbitzura sartu; hantxe eman zuen bizitza osoa. Idatzi zituen lan ugarietatik hauek dira garrantzitsuenak: J. G. Herder olerkariaren testuetan oinarrituta moldaturiko oratorio eta kantatak, 14 sinfonia (haien arteko Concerto grosso mi bemolen arte klasikoaren maisu-lanetarikoa da), eta ganbera musikarako lanak. Johann Sebastianen seme orekatuena, bere aitaren eta Mozarten arteko zubitzat edo hartu ohi da Johann Christoph.