Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia
Euskal dokumentalista eta bibliotekarien elkartea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia (Donostia, 1997ko urria) bibliotekonomia lantzen duen euskal bibliotekari talde bat da. XX. mende bukaeran oraindik bideratu gabe zegoela, Euskal Herriko liburutegi, dokumentazio zentro eta mediateketan euskaraz aritzeko beharra eta eskubidea aldarrikatu eta lantzen hasi ziren, maila guztietan baina bereziki katalogazioan. Hori lortzeko eskas zitzaizkien legeak, arauak, eta tresnak eurek eskatu eta bideratzea deliberatu zuten.
Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | elkartea |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 1997 |
Sorlekua | Donostia |
webgune ofiziala |
Mintegiaren izena Joana III.a Albretekoaren (1528- 1572) omenez hartu zuten. Nafarroako erregina izan zen 1555. urtetik 1572ra eta bera izan zen Joanes Leizarragari Itun Berriaren euskarara itzultzeko eskatu ziona: hura euskararako lehen itzulpena izan zen.
Euskal Herri guztiko profesionalak eta liburutegi mota guztietakoak bildu ziren Mintegiaren inguruan (herri liburutegiak, dokumentazio zentro, eskola, unibertsitate, e. a.).
Liburuzain eta dokumentalista euskaldunen "Joana Albret" posta zerrenda sortu zuten (joana-albret@yahoogroups.com) iritziak eta galderak plazaratzeko eta besteek eginikoei erantzuteko gunea.
Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren (IZO) gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin Internet datu-base bezala eskaintzen zuten.