Jerzy Kukuczka
mendigoizale poloniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Józef Jerzy Kukuczka (Katowice, 1948ko martxoaren 24a - Lhotse mendia, 1989ko urriaren 24a) poloniar alpinista bat izan zen.
Jerzy Kukuczka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jerzy Kukuczka |
Jaiotza | Katowice, 1948ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Polonia Polonia |
Lehen hizkuntza | poloniera |
Heriotza | Lhotse, 1989ko urriaren 24a (41 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: falling from height (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea eta himalaista |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
1987ko irailaren 18an 14 zortzimilakoak igotzen munduko bigarren mendizalea bilakatu zen (lehenbizikoa Reinhold Messner izan zelarik), balentria hori 8 urte baino gutxiagoan egin zuen.
Negu berean bi zortzimilako igo dituen pertsona bakarra da munduan. Guztira, lau zortzimilako igo zituen neguan, horietako hirutan Lehenengo Igoera gauzatu zuen. Tadeusz Piotrowskirekin batera, Kukuczkak ibilbide berri bat ezarri zuen K2an alpetar estiloan, inork errepikatu ez duena.
1989ko urriaren 24an Lhotse mendiko hegoaldeko aurpegian gora zihoala gutxi gorabehera 8.200 metroko garaieran zendu zen. Katmanduko merkatuan erosi berria zuen bigarren eskuko soka bat eskalatzen ari zela hautsi eta bertan amildu eta hil zen, 41 urte zituelarik.