Jerry Lee Lewis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jerry Lee Lewys (Ferriday, Louisiana, Ameriketako Estatu Batuak, 1935eko irailaren 29a - DeSoto konderria, Mississippi, 2022ko urriaren 28a) estatubatuar pianista eta abeslaria, rock and rollaren aitzindari garrantzitsu bat izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jerry Lee Lewis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ferriday, 1935eko irailaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Nesbit eta DeSoto konderria (Mississippi), 2022ko urriaren 28a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Herron Family Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dorothy Barton (en) (1952ko otsaila - 1953ko urria) Jane Mitchum (en) (1953ko iraila - 1957) Myra Gale Brown (en) (1957ko abenduaren 12a - 1970eko abenduaren 9a) Jaren Elizabeth Gunn Pate (en) (1971ko urria - 1982ko ekainaren 8a) Shawn Stephens (en) (1983ko ekaina - 1983ko abuztua) Karrie McCarver (en) (1984ko apirila - 2005eko ekaina) Judith Lewis (en) (2012ko martxoaren 9a - 2022ko urriaren 28a) |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Southwestern Assemblies of God University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, piano-jotzailea, musikagilea, egile abeslaria eta estudioko musikaria |
Altuera | 1,8 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | The Killer |
Genero artistikoa | rock bluesa countrya Rockabillya honky tonk (en) gospela |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Sun Charly Records Mercury Records (en) Elektra Records MCA Records Smash Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Assemblies of God (en) |
jerryleelewis.com | |
| |
Itxi
The Killer ezizenez ezaguna izan zen eta Elvis Presleyren pareko, ospea okertzen joan zitzaion eskandalu bat bestearen atzean zela medio. Gaur egun, badirudi fama hori zuzendu zaiola eta rock&rollaren hasieran ezinbesteko irudia dela onartzen da. 2003an, ''Rolling Stone'' aldizkariak 24. postuan jarri zuen XX. mendeko musikari hoberenen artean, Little Richard eta Chuck Berryrekin batera, rock&rollaren lehen belaunaldia osatzen baitu.