Jean Sibelius
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Sibelius (Hämeenlinna, Finlandia, 1865eko abenduaren 8a - Järvenpää, 1957ko irailaren 20a) finlandiar musikagilea zen, Erromantizismo berantiarrekoa, eta eragin nabaria izan zuen Finlandiaren nortasun nazionala finkatzen.
Jean Sibelius | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johan Julius Christian Sibelius |
Jaiotza | Hämeenlinna, 1865eko abenduaren 8a |
Herrialdea | Finlandia |
Bizilekua | Ainola (en) |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Ainola (en) eta Järvenpää (en) , 1957ko irailaren 20a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa garuneko infartua |
Familia | |
Aita | Christian Gustaf Sibelius |
Ama | Maria Charlotta Sibelius |
Ezkontidea(k) | Aino Sibelius (1892ko ekainaren 10a - 1957ko irailaren 20a) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea Sibelius Academy (en) (1885 - 1889) |
Hizkuntzak | errusiera suediera finlandiera |
Irakaslea(k) | Martin Wegelius Albert Becker Karl Goldmark Robert Fuchs Robert Kajanus Karl Flodin |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, unibertsitateko irakaslea eta biolin-jotzailea |
Lantokia(k) | Helsinki |
Enplegatzailea(k) | Helsinkiko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia Grand Lodge of Finland (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Lake Tuusula Artist Community (en) |
Izengoitia(k) | Jean Sibelius |
Genero artistikoa | musika klasikoa opera sinfonia incidental music (en) XX. mendeko musika klasikoa art song (en) |
Musika instrumentua | biolina pianoa |
sibelius.fi | |
| |
Sibeliusen lanaren funtsa zazpi sinfoniatan biltzen da. Beethovenek bezala, Sibeliusek ere erabili zuen horietako bakoitza bere estiloa garatzeko, baina Beethovenek ez bezala —hark sinfoniak aldarri publikoak egiteko erabiltzen zituen eta bere sentimendurik ezkutuenak lan txikietarako gordetzen zituen—, Sibeliusek bere sentimendu pertsonalak sinfonietan kanporatu zituen. Haren lanak sarri jo eta maiz grabatzen dira gaur egun ere.
Sinfoniak alde batera utzita, Sibeliusen konposiziorik ezagunenak Finlandia, Bals Tristea, biolin kontzertua, Karelia suitea eta Tuonelako beltxarga (Lemminkäinen suitearen lau mugimenduetako bat) dira. Beste lan batzuen artean Kalevalan oinarri hartutako zenbait pieza daude, ehundik gora abesti ahots eta pianorako, musika 13 antzezlanetarako, Jungfrun i tornet opera ("Dontzeila Dorrean"), ganbera musika, piano musika, 21 argitalpen musika koralaz eta musika erritual masonikoa. Sibelius musikagile emankorra izan zen 1920ko hamarkadaren erdialdera arte. Hala ere, bere Zazpigarren Sinfonia, Ekaitza (1926) eta Tapiola (1926) bukatu bezain laster, ez zuen maila handiko lanik egin bizi izan zen hogeita hamar urtean. Musika sortzen saiatu zen, bai, baita zortzigarren sinfonia bat ere, baina emaitzarik gabe. Bere bizitzaren azken aldian musika masonikoa idatzi zuen, eta hasierako zenbait lan berrargitaratu egin zituen. Halaber, musikaren garapena arretaz segitu zuen, nahiz eta beti ez zuen musika modernoa begi onez ikusi.