Jean-Victor Poncelet
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-Victor Poncelet (Metz, Frantzia, 1788ko uztailaren 1a - Paris, Frantzia, 1867ko abenduaren 22a) jenerala eta matematikaria izan zen. Frantziako Armadarekin Errusiaren aurkako gerran borrokatzen ari zela atxilotu zuten (1812), eta Saratoven espetxeratu. Matematikak ikasi zituen espetxean zen artean. 1814. urtean Frantziara itzuli zen, eta Traité des propriétés projectives des figures azterlana eman zuen argitara handik 8 urtera. Proiekzio-geometriaren aitzindaritzat hartzen da. Mekanikari buruzko liburu bat ere plazaratu zuen. Hidraulikaz eta solidoen teoriaz ere idatzi zituen zenbait lan. Bere izena duen gurpil hidraulikoa asmatu zuen.
Datu azkarrak 145. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari, 143. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari ...
Itxi