Japoniako geografia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Japoniako geografiak garrantzi handia izan du estatuaren historian zehar, Japonia uhartedi bat baita, Asia ekialdeko kosta parean dagoena. Lau uhartek osatzen dute (ipar-hego): Hokkaidō, Honshū (handiena), Shikoku eta Kyūshū. Hala ere, uhartediak beste 3.000 uharte gehiago ditu, baina askoz ere txikiagoak. Adibidez Ryūkyū uhartedia (japonieraz Ryūkyū rettō) Kyūshū uhartetik 600 km hego-mendebaldera edo Chishima uhartedia Hokkaidō uhartetik 1.200 km iparraldera (nahiz eta hauek Errusia izan 1945tik).
Estatuaren %70-80 inguru basoz estalia, menditsua eta nekazaritza, industria eta bizitegiak ezartzeko desegokia da. Egoera hau geografia malkartsuagatik eta klima zakarrarengatik da, baita ere lurrikarek, lur bigunak eta euri ugariak sortutako luizi arriskuarengatik. Horregatik biztanleriaren dentsitatea hiriguneetan oso handia da, batez ere kostaldean kokatuak.