Izurde handi
Tursiops generoko espeziea da, munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu / From Wikipedia, the free encyclopedia
Izurde Handia (Tursiops truncatus) Delphinidae familiako ezagunena da. Oso animalia azkarra da, eta taldeka bizi da. Bere luzera 2-4 m artean dago eta pisua 200–500 kg artean. Hiru edo lau orduz egiten du lo egunean, eta gainerako denbora jolasean eta ehizan ematen du. Gizakia, oro har, errespetatu egiten du, eta babestuta dago. Munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu. Horregatik, tropikoetatik topatuko dugu maizago, ur hotzetan baino. Uraren azpian 6 minutu egon daiteke jarraian, nahiz eta batzuek 12-15 minutu iraun dezaketen.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Izurde handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Delphinidae |
Generoa | Tursiops |
Espeziea | Tursiops truncatus Montagu, 1821 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 1 urte |
Eguneko zikloa | eguneko eta cathemeral (en) |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… eta ensembl.org… |
Itxi