Izotz lehor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Izotz lehorra edo elur karbonikoa egoera solidoan dagoen karbono dioxidoa da. Nahiz eta izotzaren edo elurraren antza eduki, sublimatzean ez du hezetasun arrastorik uzten urik ez duelako eta bere egoera naturala gasa delako. Izotz lehorraren sublimazio-tenperatura -78,5 °C da atmosfera bateko presiopean.