Itziar Aizpurua
Euskal legelari eta politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Itziar Aizpurua Egaña (Deba, 1943ko apirilaren 2a) ezker abertzaleko euskal herritar politikaria da. Burgosko prozesuan epaiturik, zazpi urtez egon zen Espainiako gartzeletan, 1976 urtean aske utzi zutenera arte. Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea eta Eusko Legebiltzarkidea izan zen.
- Artikulu hau euskal herritar politikariari buruzkoa da; aktorea gaitzat duena beste hau da: «Itziar Aizpuru»
1997ko azaroan kartzelatua izan zen gainerako mahaikideekin batera, Espainiako Auzitegi Gorenak urte hartako azaroan emandako sententzia baten arabera. Herri Batasunak hauteskunde kanpaina batean zegozkion publizitate tarteak ETAri uzteak erakunde armatuarekiko lankidetza zela ebatzita, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten mahaikide bakoitzari. 1999ko uztailean Auzitegi Konstituzionalak ontzat hartu zituen kartzelatuen errekurtsoak eta, Auzitegi Gorenaren sententzia bertan behera gelditu ondoren, aske gelditu ziren Itziar Aizpurua eta gainerako mahaikideak.
Jokin Gorostidi ezkerreko abertzale zenaren alarguna da.