Iruñeko Erresuma
Nafarroako erresumaren aurretik euskal lurrek zein ingurukoek osatu zuten herrialdea, Iruñeko erregearen mendekoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iruñeko Erresuma, orobat Iruñea-Naiarako Erresuma izenaz ezaguna,[1] erromatarren garaian Mendebaldeko Pirinioetako civites nagusia izana zen Pompaelo inguruan Goi Erdi Aroan sortutako aginte sistema izan zen, gero X. mendean Nafarroako Erresuma eratuko zuena. 824. urtean sortu zuten Banu Qasi tuterarren eta Iruñeko diozesiren laguntzari esker,[2] Eneko Arista lehenengo erregea izanik.
Datu azkarrak Geografia, Hiriburua ...
Iruñeko Erresuma | |||||
---|---|---|---|---|---|
824 – 1158 | |||||
Erregea | |||||
| |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Iruñea | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Euskara, latin eta nafar-aragoiera | ||||
Historia | |||||
Sorrera | 824 | ||||
Desagerpena | 1158 | ||||
|
Itxi
Roger Collins historialariak dio, agiri garaikideak urriak izanik, erregeen izenak eta kopurua zein bere lurraldeetako eremua eta indarra zehaztea zaila dela.