Indiako artea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Indiako artearen (कला भारत, kalā bhārata) historia Maurya dinastian hasi zen, k. a. IV. mendean. Orduan hartu zuen indarra eta jarraitasuna. Aurretik, material galkorrak -zura, adreilua- erabili baitziren eraikinetan, ezer ez dago. Hala ere, Maurya dinastia sortu baino askoz lehenago, K.a. 2500-1500 bitartean, zibilizazio handi bat izan zen Indus ibaiaren ertzean, Mesopotamia eta Egiptoko zibilizazioak adinakoa hirigintzan. Ehun bat hiri eraiki ziren, Mohenjo-Daro eta Harappa, besteak beste.