Imanol Erbiti
txirrindulari nafarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Imanol Erbiti Ollo (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1983ko azaroaren 15a) txirrindulari nafarra da. Afizionatuetan, Serbitzu-Kirolgi taldetan ibili zen postu onak lortuz.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Itxi
2005ean debutatu zuen profesionaletan Illes Balears - Caisse d´Epargne taldearekin eta 2008ko irailaren 18an bere lehenengo garaipena lortu zuen, Espainiako Vueltako 18. etapan hain zuzen.
Bi urte geroago, garaipena errepikatu zuen, Vueltako 10. etapan nagusitu zelarik.
2016an txirrindularitzako bi monumentutan, lehenengo hamarren artean amaitu zen, Flandriako Tourrean 7. eta Paris-Roubaixen 9. sailkatu zen.