Ignacio Artamendi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ignacio Artamendi Abendibar, pilota arloan Artamendi edo Artamendi II.a deituraz ezaguna (Mallabia, Bizkaia, 1900eko uztailaren 31 - Zaldibar, Bizkaia, 1953ko abuztuaren 21a) esku huskako pilotaria izan zen. Atzelari jokatzen zuen. Artamendiren jokoa oso bizia zen. Jotzaile handia izanik, bere garaiko kazetariek Artamendiren berezko dohain atletikoak nabarmentzen zituzten. Horrez gain, eta buruz buruko espezialista izanik, tantoa amaitzea gogoko zuen, bai pilota moztuz edota horma biak joaz.
Informazio gehiago Artamendi, Pilotaria ...
Artamendi | ||||
---|---|---|---|---|
Ignacio Artamendi 1934an | ||||
Izen osoa: | Ignacio Artamendi Abendibar | |||
Jaiotza data: | 1900eko uztailaren 31 | |||
Jaioterria: | Mallabia (Bizkaia) | |||
Heriotza data: | 1953ko abuztuaren 21a | |||
Heriotza herria: | Zaldibar (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | atzelaria | |||
Debutatze data: | 1920 | |||
Erretiratze data: | 1941 |
Itxi