IKEA
From Wikipedia, the free encyclopedia
IKEA suediar jatorriko herbeheretar enpresa bat da. Salneurri baxuko altzariak eta etxerako apaingarriak ekoizten ditu, eta hauek erosleek berek muntatu ohi dituzte kostua gutxitze aldera. Sektore honetako mundu osoko ekoizlerik handiena da. Enpresa diseinu garaikidearen ikurtzat jo ohi da, baita mundu mailako enpresa prestigiotsu eta berritzaileenetakotzat ere. Haren leloa Muntatu ezazu zerorrek da, make it yourself, ingelesez.
IKEA | |
---|---|
Datuak | |
Mota | furniture store chain (en) |
Jarduera sektorea | manufaktura, diseinua eta Txikizkaria |
Herrialdea | Herbehereak |
Jarduera | |
Enplegatuak | 219.000 (2023) |
Ekoizpena | ready-to-assemble furniture (en) , Lastaira, Etxetresna elektriko, Altzari, sukaldeko tresneria, interior decoration (en) , Mihiseria eta Sofa |
Agintea | |
Zuzendaritza-taldea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Besloten vennootschap met beperkte aansprakelijkheid |
Ekonomia | |
Aktiboak | 23.001.000.000 € (2023) |
Kapital berekia | 23.001.000.000 € |
Diru-sarrerak | 29.063.000.000 € (2023) |
Irabazi garbia | 1.639.000.000 € (2023) |
Ustiapen-mozkina | 2.246.000.000 € (2023) |
Historia | |
Sorrera | 1943ko uztailaren 28a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Älmhult (en) |
Jasotako sariak | Paul Mijksenaar Award (2015) |
webgune ofiziala |
IKEA suediar jatorrizko korporazio multinazional bat da, egoitza nagusia Herbeheretan kokatuta duena. Salneurri baxuko pakete lauko altzari, lastaira, etxetresna elektriko eta etxeko objektuen ekoizpen eta salmentan jarduten du. Småland (Suedia) probintzian eratu zuen 1943. urtean Ingvar Kampradek. Suediako Älmhult hirian eraiki zen IKEAren lehen denda. 2015erako, 28 herrialdetan 328 denda zabaldu eta 155.000 lankide zituen, eta negozio-eskolatan mundu-mailan izandako arrakasta ikertzen hasi zen.
Enpresa INGKA Holding B.V.k kontrolatzen du, bere altzari-sortzaileetako batekin batera. Era berean, irabazi asmorik gabeko eta karga fiskal txikiko ongintzazko fundazio batek kontrolatzen du. Beren jabetza intelektuala zenbait korporaziok kontrolatzen dute, eta Holandarren Antillek eta Liechtenstein-en Interogo Foundation direlakoak zuzentzen dituzte.
IKEA hitza Ingvar Kamprad (I.K.) sortzailearen inizialek osatzen dute. Honi Elmtaryd eta Agunnaryden lehen letra gehitu zitzaizkion, kreatzailea bera hazi zen baserri eta herrixka hurrenez hurren. IKEA marka Herbehereetan ezarritako fundazio batekoa da.