Hugo de Vries
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hugo de Vries (Haarlem, 1848ko otsailaren 16a - Lunteren, 1935eko maiatzaren 21a) Herbehereetako botanikaria izan zen.
Datu azkarrak Rector of the university of Amsterdam (en), Bizitza ...
Itxi
Amsterdamgo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1878an, eta hogeita hamar urtez aritu zen kargu horretan. Landareen hazierari buruzko teoria berria proposatu zuen, mutazioaren fenomenoa frogatu zuen, eta teoria horren ikerketa metodikoak bideratu zituen 1886tik aurrera. Harena da Die Mutationstheorie (1901-1903, Mutazioen teoria) lan garrantzitsua.