Hormona
zenbait guruinek eta zelulak jariatzen duten gaia, ehun edo organo jakin batean eragin jakin bat duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hormonak zelula batek edo zelula multzo batek odolera jariatu ondoren beste zelula batzuetan eragin fisiologikoa duten substantziak dira.
Eragina jariatutako lekutik hurbil ematen duten hormonak autokrinoak dira; eragina urruti ematen dutenak aldiz, parakrinoak.
Hormonak guruin endokrinoek jariatzen dituzte. Jariatu ondoren zirkulazio sistemaren bidez organismoko ehun guztietara heltzen dira, ehun bakoitzean eragin espezifiko bat burutuz.