Hontz handi
Estrigidoen familiako hegazti europarra, hontzetan handiena. Inguru harkaiztsuetan bizi da, eta ugaztun txiki eta ertainez elikatzen da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hontz handia (Bubo bubo) strigidae familiako hegazti harraparia da, Afrikan, Europan eta Asian bizi dena. Bere dotorezia dela eta sarritan erabili dute falkonerian.
Hontz handia | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Strigiformes |
Familia | Strigidae |
Generoa | Bubo |
Espeziea | Bubo bubo Linneaus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 80 g (pisua jaiotzean) arra: 2,38 kg (helduen pisua) emea: 2,992 kg (helduen pisua) |
Zabalera | 174 cm |
Kumaldiaren tamaina | 2,8 |
Eguneko zikloa | gaueko |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Arrautza | |
29-73 zentimetroko altuera eta 1'3-1'7 metrotako hego-zabalera ditu. Harrapari gautar handiena da. Luma arre eta beltzak ditu eta burua bi motots agertzen ditu begi gorrien gainean, belarriak bailira.
Hegaldi zuzena du eta asko planeatzen du. Oso ixila da. Nahiago ditu zelai irekiak baso itxiak baino. Egiten duen uluak (úú-oo) bi kilometrotara entzun daitezke. Batzutan azeriaren zaunka ere imitatzen du.
Kate trofikoaren goreneko mailan kokaturik dago. Karraskari txikiak, untxiak, erbiak, katagorriak, arratoiak, usoak, zozoak eta trikuak ehizatzen ditu besteak beste. 10 kilogramoko pisua duten oreinkumeak ere harrapatu izan ditu.