Higanot
From Wikipedia, the free encyclopedia
Higanota (frantsesez: huguenot) XVI. eta XVII. mendeetan Frantziako Eliza Erreformatu Protestanteko kideak izendatzeko hitza da. XVII. mendeaz geroztik, protestante deitu ohi zaie.
- Artikulu hau Frantziako protestanteari buruzkoa da; opera gaitzat duena beste hau da: «Higanotak (opera)»
Higanoten ideien zabaltzeak eta berauek zapaltzeko ahaleginek 1562 eta 1598 urteen artean Europa osoan erlijio gerrak eragin zituzten, eta Frantzia osoan eta Ipar Euskal Herrian nabarmena izan zen higanoten kontrako erasoa.