Hapalemur alaotrensis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hapalemur alaotrensis Lemuridae familiako primate lemuriforme espezie bat da. Lemur guztiak bezala Madagaskarren baino ez da bizi, kasu honetan hegoaldean, Alaotra lakuaren inguruan. Laku honetako inguruan dauden papiroak jaten ditu, nahiz eta bere generoko beste espezieek banbua jaten dute.
Datu azkarrak Hapalemur alaotrensis, Iraute egoera ...
Hapalemur alaotrensis | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Lemuridae |
Generoa | Hapalemur |
Espeziea | Hapalemur alaotrensis Rumpler, 1975
|
Banaketa mapa | |
Itxi
40 zentimetroko tamaina dute, nahiz eta isatsa parte handi bat den. 1,1 eta 1,4 kilogramo arteko pisua dute eta arrak emeak baino handiagoak dira. Larru dentsoa du, kolore gris-marroikoa. Aurpegia eta bularra argiagoa da eta lepoa marroixka da.
Badirudi Hapalemur griseusen azpiespezie bat izan daitekeela, ADNarekin egindako ikerketen arabera, gutxienez. Hala ere oraindik eztabaida dago honen inguruan.