A gripearen 2009ko pandemia
From Wikipedia, the free encyclopedia
2009ko A gripearen pandemia edo txerri gripea Influenza A H1N1 birusaren aldaera batek sorturiko txerri gripea izan zen, Mexikon hasi zena martxoaren 18an[1] eta apirilaren 22an plazaratutako[2][3] Reforma egunkariak Mexiko Hirian gertaturiko kasu batzuen inguruan informatu zuen. Lehen kasuak Mexikoko hiru zonaldetan (Mexiko Hiria, Mexikoko estatua eta San Luis Potosi) eta Amerikako Estatu Batuetako bi estatutan (Kalifornian eta Texasen), eta heldu gazteak eta osasungarriak kasu gehienak dira.
Ostegun arratsaldean neurri bereziak hartzea erabaki zuten, horien artean 5 milioi haurren eskolak etetea. Ondoren Latinoamerikako hainbat estatuk neurriak hartzea erabaki zuten, kasuak Mexikoz gaindi hedatu zirelako, batez ere Ameriketako Estatu Batuetara[4].
2009ko apirilaren 25erako 68 hildakoak eta 2.000 kutsatu zeuden, horietatik 75 kasu New Yorkeko Queens auzokoak[5]. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) apirilaren 29an pandemia 5 arrisku egoera ezarri zuen (1etik 6ra doan eskala batean)[6]. 2006tik pandemiako 3. mailan zegoen Hegazti gripe arriskuagatik.
Apirilaren 26an ustezko kasu gehiagoren berri eman zen, bata Mexikotik Londresko aireportura British Airwaysko hegazkin konpaniako tripulazioko emakume bat[7], eta besteak, Mexikon ikasketa bidaian egondako 20 ikasle eta euren irakaslea[8]. Espainia eta Frantziako gobernuek ere adierazi zuten kasu batzuk aztertzen zeudela, horietako bat Bilbon[9].