![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2b/Mandela_letter.pdf/page1-640px-Mandela_letter.pdf.jpg&w=640&q=50)
Gutun formal
Gutun formal baten adibidea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gutun formala edo eskutitz formala posta zerbitzu baten bidez igortzen den testu zaindua da. Erregistro formalekoa behar du eta ez lagunarteko erregistroa. Enpresen arteko harremanetan eta administrazioarekiko harremanetan ohikoak dira mota horretako eskutitzak. XXI. mendean posta-e zerbitzuen bidez lehen paperezko gutun formalekin egiten ziren hainbat komunikazio ekintza gauzatzen dira eta orain posta-e mezuetan gutun formaletako zenbait formula eta egituraren kalkoa egiten da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2b/Mandela_letter.pdf/page1-640px-Mandela_letter.pdf.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f7/Einstein_Szilard_p1.jpg/640px-Einstein_Szilard_p1.jpg)
Gutun formalak, hainbat helburu nagusi izan ditzakete. Horrela bereiz daitezke:
- Baimena emateko gutuna.
- Barkamena eskatzeko gutuna.
- Eskaera gutuna.
- Eskaintza egiteko gutuna.
- Eskerrak emateko gutuna.
- Ezezkoa emateko gutuna.
- Gutun komertziala.
- Kexa gutuna.
- Ongietorria egiteko gutuna.
- Postala.
- Zorionak emateko gutuna.