Georgismo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Georgismoa, bere teorikorik ezagunena den Henry Georgegatik izendatua, edo geoismoa, batzuetan geonomiarekin ( zientzia batekin) nahasten da. Historikoki zerga bakarreko mugimendua bezala ezagutzen da, gizabanakoak sortutakoaren jabe direla defendatzen duen filosofia politikoa eta ideologia ekonomikoa da. Sortutakoaz gain, naturak ematen duen guztia, batez ere lurra, gizateria guztiari dagokio berdin. Politikoki, jabetza pribatuarekiko ( ondasunak eta errentak ) errespetu sakona bermatuz, ondasun naturalak (fisikoak eta sortu gabekoak) erabiltzearen gaineko zerga bakarra kobratzen duen sistema bat ezarri nahi du, ondasunen merkatu-balioaren arabera kalkulatua. Georgismoaren barruan, ateratako diru-sarrerei zer erabilera ematen zaien arabera, desberdintasunak daude, eta hauek izan daitezke nagusiki: a) Estatuko aurrekontu publikoetarako, beste zerga batzuen ordez, edo b) herritarrentzako errenta motaren bat, herritarrek zehaztutatko erabileraren araberakoa.
Azpimarratzekoa da georgismoak ondasunaren balioaren gaineko zerga bakarra proposatzen duela, eta ez ondasunen produktibitatearen gaineko zergak. Izan ere, azken hau ekonomia suntsitzaile izateaz gain oparotasuna kriminalizatzen du. Georgismoak ez du proposatzen funts guztiak ongizate publikoaz arduratzen diren zerbitzuetara bideratzea edo ez behintzat derrigorrez, izan ere horrek burokrazia areagotzeaz gain, funtsen onuradunei horiek egoki ikusten duten moduan kudeatzeko askatasuna kentzen diela defendatuko baitute. Gainera, programa honek gainerako zerga guztiak kentzea barne hartzen du. [erreferentzia behar]