Georgi Dobrovolski
sobietar kosmonauta / From Wikipedia, the free encyclopedia
Georgi Timofeievitx Dobrovolski (errusieraz: Гео́ргий Тимофе́евич Доброво́льский; Odesa, Ukrainako SESF, 1928ko ekainaren 1a - Kanpo-espazioa, 1971ko ekainaren 30a) sobietar pilotu eta kosmonauta izan zen. Liudmila T. Steblevarekin ezkondua, honekin bi alaba izan zituen: Marina (1959an jaioa) eta Natalia (1967an jaioa).
Georgi Dobrovolski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Odesa, 1928ko ekainaren 1a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Soiuz 11 eta Lurraren orbita baxu, 1971ko ekainaren 30a (43 urte) |
Hobiratze lekua | Kremlingo harresiko nekropolia |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: Hipoxia Deskonpresio-sindromea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gagarin Aire Armadaren Akademia 1961) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronauta eta hegazkinlaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Gradua | podpolkovnik (en) |
Astronauta | |
Misioak | Soiuz 11 |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 34.221 minutu |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Moskutik gertu dagoen Moninoko Aire Armadako Akademian graduatu zen 1961ean. Sobietar Aire Armadan teniente-koronel maila izatera iritsi zen.
Kosmonauta Kidegoan 1963ko urtarrilak 8an sartu zen Aire Armadako 2. taldean. Orduan hasi eta 1965eko urtarrilak 21 arte entrenatu zen, ordutik aurrera misioren bat noiz emango zain egon zelarik. Soiuz 4ko bigarren erreserbako tripulatzailea izan zen (1969ko urtarrilaren 24an jaurti zena), eta 1971ko apirilaren 22an jaurti zen Soiuz 10eko erreserbako bigarren tripulazioko kide ere izan zen.
Azkenean, Soiuz 11 misioa eman zioten, non espazioko egonaldiko errekorra lortu zen, eta lehen aldiz espazio estazio batean bizi izan zen, Saliut 1 izenekoa kasu honetan. Alabaina, kosmonautak, espazio jantzirik ez zeramatenez, hil egin ziren ontzia lurrerako itzuleran despresurizatu zenean.
Bere omenez izendatu ziren Kaluga hiriko kale bat, Odesako etorbide eta eskola bat eta 1789 Dobrovolsky asteroidea.
Kremlingo harresiko nekropolian dago lurperatuta, kutxa batean. Leninen Ordena jaso zuen, baita Sobietar Batasuneko heroi titulua ere.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Dobrovolski |
- Datuak: Q355433
- Multimedia: Georgy Dobrovolsky / Q355433