George Marshall
From Wikipedia, the free encyclopedia
George Catlett Marshall, Jr. (Uniontown, 1880ko abenduaren 31 – Washington Hiria, 1959ko urriaren 16a) Estatu Batuetako Armadako estatu nagusiaren buru izan zen 1939tik aurrera. Lehen Mundu Gerran gudarosteen buru izan zen, eta Bigarrenean estrategia zehazten aritu zen. Txinan enbaxadore izan zen (1945-1947) eta estatu-idazkari (1947-1949). Europari laguntzeko ekonomia-plana antolatu zuen, haren izena daramana. 1953an Bakearen Nobel saria eman zioten.
George Marshall | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1950eko irailaren 21a - 1951ko irailaren 12a ← Louis A. Johnson (en) - Robert Abercrombie Lovett (en) →
1947ko urtarrilaren 21a - 1949ko urtarrilaren 20a ← James Byrnes - Dean Acheson →
1939ko irailaren 1a - 1945eko azaroaren 18a
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | George Catlett Marshall | ||||||||
Jaiotza | Uniontown (Pennsylvania), 1880ko abenduaren 31 | ||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||
Heriotza | Washington, 1959ko urriaren 16a (78 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | George Catlett Marshall, Sr. | ||||||||
Ezkontidea(k) | Elizabeth Carter Coles Marshall (en) Katherine Boyce Tupper Brown Marshall (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Virginia Military Institute (en) United States Army Command and General Staff College (en) | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, ofizierra, amerikar futboleko jokalaria eta soldadua | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada | ||||||||
Gradua | General of the Army (en) jeneral | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra Filipinak-Estatu Batuak Gerra Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran Meuse-Argonne Offensive (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa | ||||||||
Alderdi politikoa | baliorik ez | ||||||||
Marshall Plana Marshall jeneralak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa eraberritzeko Europako herrialdeei ekonomia-laguntza emateko plana da. 1948ko apirilaren 16an izenpetu zen hitzarmena eta, horren arabera, Estatu Batuek 12.000 milioi dolarreko diru-laguntza eman zieten Erresuma Batuari (% 24), Frantziari (% 20), Alemaniako Errepublika Federalari (% 11) eta Italiari (% 10).