Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia —Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia eta Aieteko Bake Konferentzia izenez ere ezaguna— 2011ko urriaren 17an Donostiako (Gipuzkoa) Aieteko jauregian egindako konferentzia izan zen, gaitzat Euskal Herriko gatazkaren konponbidea zuena. Konferentzia horretan Euskal Herriko nahiz nazioarteko hainbat politikari eta bakegintzako ekintzaile bildu ziren, besteak beste nazioartean ospe handikoak diren sei: Kofi Annan, Bertie Ahern, Gro Harlem Brundtland, Pierre Joxe, Gerry Adams eta Jonathan Powell.
Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia | |
---|---|
Mota | bake konferentzia |
Honen parte da | Euskal Herriko bake prozesua (2009-2018) |
Data | 2011ko urriaren 17a |
Kokaleku | Aiete jauregia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Antolatzailea | Lokarri, Brian Currin, Berghof Foundation (en) eta Conciliation Resources (en) |
Parte-hartzaileak | |
Konferentziak mugimendu ugari sortu zituen hurrengo egunean, eta handik hiru egunera, urriaren 20an, ETAk borroka armatua behin betiko alde batera uzten zuela aldarrikatu zuen.
Handik zazpi urtera, 2018ko maiatzaren 4an, Kanboko nazioarteko topaketa jazo zen.