Gastrula
Enbrioiaren garapenaren hirugarren aldi edo egoera, blastularen periodoaren ondoren, eta horren inbaginazioz, datorrena. Enbrioia bi geruzaz eta bi barrunbez eratua dago / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gastrula ernaldutako arrautzaren garapenaren egoeretako bat; arrautzaren zatiketa gertatzen den aldian blastula izenekoaren ondorengoa. Eratzen den gorputza hutsa da barrutik, eta barnealdeari arkenteron deritzo. Blastoporoaren bitartez kanpoaldeari lotzen zaio, eta barrunbea inguratzen duen paretak bi zelula-geruza ditu (endodermoa eta ektodermoa).