García Jofre de Loaisaren espedizioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garcia Jofre de Loaisaren espedizioa Espainiako itsas espedizio bat izan zen eta García Jofre de Loaisa berak zuzendu zuen (1525 - 1526). Helburua Moluka uharteak kolonizatu eta Gaztelarentzat ziurtatzea, Portugalek beretzako nahi baitzituen.
Espedizioa 7 itsasontzi eta 450 gizonez osatu zen eta A Coruñatik irten zen 1525eko uztailaren 24an. Espedizio honetan, Joan Sebastian Elkano eta Andres Urdaneta gazteak ere hartu zuten parte. Elkano zen espedizioko bigarren burua, itsas gai guztietako buruzagi lanetan, García Jofre de Loaisa nobleari ez baitzaio ezagutzen batere eskarmenturik zuenik nabigazioan.
Aurkikuntza geografiko ugari egin zuten, baina bidaia desastre bat izan zen, hondamendi eta kalamidadez beterik egon zen-eta. Zazpi itsasontzi haietatik hiru Magallaes itsasartea ezin pasaturik izan ziren eta bakarra iritsi zen Moluketara, Santa Maria de la Victoria itsasontzia, urtebete luze batez portugaldarrekin liskarretan ibili behar izan zutelarik. Beste askoren artean, Loaisa eta Elkano hil ziren eta, erabateko gogorra izan zen bidaia baten ondoren, 24 gizonek lortu zuten itzultzea soilik.