Garaipena (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garaipena (latinez: Victoria) Erromatar mitologian, garaipena pertsonifikatzen zuen jainkosa
Erromako Palatino eta Kapitolioko bere tenpluak nabarmentzen dira, non, oraindik ere, garaileek sagaratzen zizkieten estatuak kontserbatzen diren. Augustok, jainkosa honen omenezko aldare bat Senatuan altxarazi zuen, Aktiumgo gudua ospatzeko
Hegodun emakume bezala irudikatzen zen, ohi, zesar eta garaileei erramu koroa bat jartzeko itxuran. Nike jainkosa greziarrarekin identifikatzen da. Oso ezaguna da Samotraziako Hegodun Garaipena.