Francesco Cavalli
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francesco Cavalli, benetako izen-deiturez Pietro Francesco Caletti-Bruni (Crema, Lombardia, 1602ko otsailaren 14a - Venezia, 1676ko urtarrilaren 14a), italiar musikagilea izan zen. Musika-heziketak ordaindu zizkion Federico Cavalli babeslearen deitura hartu zuen. Claudio Monteverdiren ikaslea izan zen Venezian. Mazarinok Parisa deitu zion, baina han aurkezturiko bi operek, Xerse (1655, «Xerxes») eta Ercole amante (1662, «Herkules maitemindurik»), ez zuten halako arrakastarik lortu. Berriro ere Veneziara joanda, San Marko basilikako kapera-maisu aukeratu zuten. Kantata, motete eta canzonetta ugariz gainera, 42 opera ondu zituen. Francesco Cavalliren Le Nozze di Teti e di Peleo (1639) gorde den lehen Veneziako opera da.
Datu azkarrak San Marko basilikako kapera-maisu, Bizitza ...
Francesco Cavalli | |||
---|---|---|---|
1668 - 1676 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Crema, 1602ko otsailaren 14a | ||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||
Bizilekua | Cremona | ||
Heriotza | Venezia, 1676ko urtarrilaren 14a (73 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Giovanni Battista Caletti | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Claudio Monteverdi | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | organista, opera composer (en) , kapera-maisua eta musikagilea | ||
Lan nabarmenak | |||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Genero artistikoa | opera | ||
Musika instrumentua | organoa | ||
Itxi