Francesc Pi i Margall
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francesc Pi i Margall, gehienetan Francisco Pi y Margall gaztelaniazko grafiaz ezaguna (Bartzelona, 1824ko apirilaren 20a - Madril, 1901eko azaroaren 29a), Espainiako Lehen Errepublikako lehendakaria (1873ko ekainaren 11tik uztailaren 18ra) eta Ministroen Kontseiluko lehendakaria izan zen. Eredu federalistaren aldekoa, Phoudhonen eragina izan zuen. XIX. mendeko bigarren zatiko pentsalari intelektual onenetariko eredu hartua izan da.
Errepublikazale federalisten lehendakaria izan zen. Hauteskundeak irabazi eta gero, hainbat gorabehera izan ziren Espainia antolatzeko erari dagokionez. Horregatik, errepublikazale federalistak bi taldetan banatu ziren: moldagarriak (Pi i Margallen eskutik) eta gogorrak. Moldagarriek zioten gizartean garrantzitsuena ordena lortzea zela. Horiek, goitik beherako antolaketaren alde zeuden; hau da, erabaki guztiak pertsona bakarrak —agintea zuenak— hartu behar zituela zeritzoten. Gogorrek, berriz, federakundea behetik eraiki behar zela zioten; hots, herriak hartu behar zituela erabakiak, eta horrela ordena etorriko zela.
Moldagarriek eta gogorrek, bada, konstituzio federalaren egitasmo bana aurkeztu zuten, eta gogorrena onartu ez zenez, gogorrek Gorteetatik alde egin zuten. Ondorioz, kantoien matxinadak antolatu ziren, eta horrek Pi i Margallen gobernuaren garapena eragotzi zuen. Gainera, haren konstituziogaia onetsi ez zutenez, kargua utzi zuen.