Filipinak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Filipinak[1] (filipineraz: Pilipinas, ˌpɪlɪˈpinɐs ahoskatua), ofizialki Filipinetako Errepublika (filipineraz: Repúblika ng Pilipinas), hego-ekialdeko Asiako uhartedi-estatu burujabea da. Ozeano Barearen mendebaldean kokatua, kontinentetik 1.210 kilometrora, zazpi mila uhartetik gora ditu, nahiz eta horietako hamaikak egiten duten herrialdearen hedadura guztiaren % 94. 300.000 kilometro koadroko eremua hartzen du,[2] eta 2020an 108,7 milioi biztanle inguru zituen.[3] Hiriburua Manila da, eta Quezon Hiria hiririk jendetsuena.
Filipinetako Errepublika | |||
---|---|---|---|
Republika ng Pilipinas Republic of the Philippines | |||
Ereserkia: Lupang Hinirang (en) | |||
Goiburua: Maka-Diyos, Makatao, Makakalikasan, at Makabansa ("Jainko, Jende, Izadi eta Herriarentzat") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Manila 14°35′45″N 120°58′38″E | ||
Azalera | 343.448 km² | ||
Punturik altuena | Apo mendia | ||
Punturik sakonena | Filipinetako itsasoa (0 m) | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Txinako Herri Errepublika, Indonesia, Japonia, Malaysia, Palau eta Taiwan | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | errepublika | ||
Filipinetako presidentea | Bongbong Marcos | ||
Filipinetako presidentea | Bongbong Marcos | ||
Legebiltzarra | Congress of the Philippines (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 109.035.343 (2020) 8.053.906 (2015) | ||
Dentsitatea | 317,47 bizt/km² | ||
Talde etnikoak | |||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Erlijioa | katolizismo, islam eta kristautasun | ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 21 | ||
Emankortasun-tasa | 2,89 (2021) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 1.070.690 (2013) | ||
Alfabetizazioa | % 96,3 (2019) | ||
Bizi-itxaropena | 71,095 (2018) | ||
Giniren koefizientea | 42,3 (2018) | ||
Giza garapen indizea | 0,699 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 313.595.208.737,27 $ (2017) 8.706.129.172,588 (2016) | ||
BPG per capita | 2.988 $ (2017) 38 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 877.168.636.231 nazioarteko dolar (2017) 70.297.436.682 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 8.360,509 nazioarteko dolar (2017) 551,087 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 6,8 % (2016) | ||
Erreserbak | 81.413.504.334 $ (2017) 747.283.245 (2016) | ||
Inflazioa | 2,6 % (2016) 1,1 (2015) | ||
Historia | |||
1565 | Filipinetako kapitaintza nagusia | ||
1901 | Insular Government of the Philippine Islands (en) | ||
1935 | Filipinetako Mankomunitatea | ||
1946 | Third Republic of the Philippines (en) | ||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +63 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | PH | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | PHL | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 220 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) , NEMA 5-15 (en) eta Europlug (en) | ||
Internet domeinua | .ph | ||
gov.ph |
Espainiaren kolonia izandakoa lau mendez, bizitzako hainbat alorretan nabarmena da haren eragina, kulturan, erlijioan, etab., eta ekialdeko Asiako gainerako herrialdeekin baino antz handiagoa du Latinoamerikakoekin; Estatu Batuen eragina ere handia da, eta horren seinale, ingelesa izatea hizkuntza ofizial.