Ferra-saguzar mediterraneo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ferra-saguzar mediterraneoa (Rhinolophus euryale) rhinolophidae familiako saguzarra da.
- Artikulu hau Ferra-saguzar mediterraneoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ferra-saguzar».
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Ferra-saguzar mediterraneo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Chiroptera |
Familia | Rhinolophidae |
Generoa | Rhinolophus |
Espeziea | Rhinolophus euryale Blasius, 1853
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 10,9 g (helduen pisua) |
Zabalera | 0,285 m |
Eguneko zikloa | gaueko |
Itxi
Ferra-saguzar mediterraneoa tamaina ertaineko saguzar errinolofoa da. Mediterranear izaera duen espeziea izan arren, Euskal Herri guztian aurki daiteke, eta kolonia asko kostatik oso gertu detektatu dira. Ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrunequinum) eta ferra-saguzar txikiaren (R. hipposideros) antzeko morfologia duen arren, bi hauen tarteko tamaina du, eta badira espeziea identifikatzen laguntzen duten zenbait ezaugarri. Iberiar penintsulan ferra-saguzar ertainarekin (R. mehelyi) erraz nahas daiteke.