Fermín Salvochea
anarkista eta politikari andaluziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fermín Salvochea y Álvarez (Cádiz, 1842ko martxoaren 1a - Cádiz, 1907ko irailaren 27a) andaluziar politikari bat izan zen, Cádizko alkate eta kantoiko presidente izatera iritsi zena Espainiako Lehen Errepublikan. Pentsamendu anarkistaren hedatzaile nagusietako bat izan zen XIX. mendeko Andaluzian. Federalista nabarmena zela, 1871n Langileen I. Internazionalean sartu zen. 1873an, kantonalismoaren garaian, Cadizko Kantoiko administrazio-batzordeko lehendakari hautatu zuten.
Fermín Salvochea | |||
---|---|---|---|
1873ko martxoaren 22a - 1873ko abuztuaren 4a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cádiz, 1842ko martxoaren 1a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Cádiz, 1907ko irailaren 27a (65 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Kidetza | Lehen Internazionala | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | 1868ko Iraultza Kantoien matxinada | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa |
Charles Bradlaugh, Robert Owen edo Thomas Paine bezalako jendeen eragina zuen haren prestakuntza ideologikoak; Erresuma Batuan egon zen bitartean ezagutu zituen haien lanak. Piotr Kropotkin komunista libertarioak ere eragina izan zuen, hainbat obra itzuli baitzituen. Harremanak izan zuen Espainiako zenbait pentsalari anarkistekin eta Mikhail Bakuninen «Aliantza-ko» kideekin, hala nola Anselmo Lorenzo edo Francisco Mora.