Ferdinand Porsche
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ferdinand Porsche (1875eko irailaren 3a - 1951ko urtarrilaren 30a), ingeniari austriarra, Porsche automobilen ikasketen bulego alemaniarraren sortzaile-diseinatzailea izan zen. Volkswagen Beetle ospetsuaren sortzailea izan zen. Ferdinand Porsche-k eta bere seme Ferdinand Anton-ek, Ferry Porsche izenarekin ezagunak, Porsche AG automobilen enpresa sortu zuten 1931n.
Ferdinand Porsche | |||||
---|---|---|---|---|---|
1923 - 1926 ← Paul Daimler (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Liberec eta Vratislavice nad Nisou, 1875eko irailaren 3a | ||||
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Hirugarren Reicha Txekoslovakia Alemaniar Austria Mendebaldeko Alemania | ||||
Bizilekua | Birth house of Ferdinand Porsche (en) | ||||
Heriotza | Stuttgart, 1951ko urtarrilaren 30a (75 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Zell am See (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: infartua | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Porsche family (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hezkuntza-maila | Doctor in Engineering (en) | ||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekintzailea, asmatzailea eta automotive engineer (en) | ||||
Lantokia(k) | Vratislavice nad Nisou | ||||
Enplegatzailea(k) | Municheko Unibertsitatea Lohner-Werke (en) Austro-Daimler (en) Steyr-Werke (en) Daimler Motors Corporation (en) Bela Egger (en) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Schutzstaffel Wiener akademische Burschenschaft Bruna Sudetia (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista | ||||
Porsche familia germanofono batean jaio zen Maffersdorf-en (Vratislavice nad Nisou), Bohemian, orduko Austria-Hungariako Inperioan. Bere jaioterria egungo Liberec hiriko zati bat da, Txekiar Errepublikan. Porsche ezaguna da Volkswagen Beetle diseinatu zuelako, automobilismoaren proiektu arrakastatsu ugari diseinatu zituelako (AutoUnion P ezaguna, esaterako) eta Alemaniako tankeen diseinu aurreratuetan egindako ekarpenengatik: Henschel modeloaren aurka galdu zuen Tiger I prototipoa, Tiger II-ko eta Elefant-eko P2-Turm dorretxoa, Tiger I-aren prototipoaren txasis zaharrarekin eraikia.
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistako eta SSko kidea zen. 1937an, Adolf Hitlerrek Porsche-ri eman zion Alemaniako Arte eta Zientzien Sari Nazionala, Hirugarren Reikheko domina gutxienetako bat. Porsche doktorea automobilgintzaren diseinuaren jenioetako bat da.