Estibalitz
santutegia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Estibalizko Andre Mariaren santutegia Arabako eraikin erromanikorik ikusgarrienetakoa da, Armentiako basilikarekin batera. Gasteiztik 8 km-ra dago, Gasteizko udalerriaren barruan dagoen Argandoña herrian kokatuta. Ohiko ezkontza-toki bihurtu da. Bertako Ama Birjinaren omenez, Euskal Herriko emakume askok Estibali(t)z edo Estitxu izena dute. Arabako katolikoen patroia da Estibalizko Andre Maria.
Datu azkarrak Estibalizko Andre Mariaren santutegia, Kokapena ...
Estibalizko Andre Mariaren santutegia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′54″N 2°34′13″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | ezezaguna |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Julian Apraiz Arias |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000358 |
Itxi