Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lehen Mailako Arretako Espainiako Pediatria Elkartea (AEPap siglaz ezaguna, bere gaztelaniazko izenagatik) Espainian lehen mailako arretan diharduten pediatren elkarteen federazioa da, izaera zientifiko eta profesionala duena, irabazi-asmorik gabekoa, eta martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak arautua, zeinak elkartzeko eskubidea eta gainontzeko arau osagarriak arautzen dituen.
Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Espainia |
webgune ofiziala |
Lehen Mailako Espainiako Pediatria Elkartea Elkarteen Federazio modura antolaturik dago, federaturiko Elkarte edota Sozietate desberdinek osatua; halaber, antzeko helburuak edota funtzioak dituzten beste Elkarte edo Federaziorekin federazioa osatzeko aukera izango du. Gaur egun, Lehen Mailako Espainiako Pediatria Elkartea Espainiako Pediatria Elkartearen (AEP) atala da.