Espainiako Lanaren Alderdia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiako Lanaren Alderdia (gaztelaniaz: Partido del Trabajo de España, PTE) Espainiako eta Hego Euskal Herriko alderdi iraultzailea izan zen, marxismo-leninismoaren eta maoismoaren jarraitzailea. 1967an sortu zen, Bartzelonako PSUCetik zatitzerakoan eta 1979an desagertu zuen ORTrekin bat egin eta gero.
Espainiako Lanaren Alderdia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Espainiako alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | maoismoa |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Eladio García Castro (en) |
Gazteria | Guardia Gorri Gaztea |
Historia | |
Sorrera | 1975eko otsaila |
Ordezkatzen du | Espainiako Alderdi Komunista (internazionala) |
Desagerpena | 1979 |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
PCEi-k erreferentzia maoistak, hots Txinako eredu komunistaren araberakoak, zituen arren arren, zenbait autoreren ustez, batik bat alderdi marxista-leninista eta estalinista zen. Pixkanaka beste toki batzuetara zabalduz joan zen eta Espainiako ezker erradikaleko alderdi handiena bilakatu zen, nahiz eta Hego Euskal Herrian beste alderdi batzuek oihartzun handiagoa lortu zuten. Bere eragin gune nagusiak Katalunia eta Andaluziako hiriak eta landa-guneak izan ziren.