Erresuma Batuko ekonomia
From Wikipedia, the free encyclopedia
2018an Erresuma Batuko ekonomia munduko 5. handiena izan zen.
Erresuma Batua munduko bostgarren herrialde indartsuena da ekonomiari dagokionez. Oso ekonomia aurreratua du, eta hirugarren sektorea da nagusia (langileen % 74 eta barne produktu gordinaren % 64,2). 1973-1995 urte bitartean industria ekoizpenak ez ziren % 6 baino gehiago hazi (zerbitzuak % 50 hazi ziren). Baina egiturak berritzeko egin diren saioen ondoren, britainiar industria goranzko bidean da berriz ere. Langabezia tasa asko jaitsi da, batetik biztanleriaren zahartzea dela-eta, eta, bestetik, ekonomiaren hazkundeari esker: 1992 eta 1993 urteetan % 10era iritsi zen, 1998an, berriz, % 5era jaitsi da. Hala ere, lanaren merkatuaren egoerak okerrera egin du, eta gizataldeen arteko desberdintasunak larriagotu egin dira. Behartsuen kopurua 12 milioira iritsi da. Barne produktu gordina 20.000 dolarrekoa da biztanleko, Zazpi Handien taldea osatzen duten herrialdeen artean ahulena.