Erakusketa kolonial
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erakusketa kolonialak XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdian antolatzen ziren Europako herrialdeetan. Metropoliko biztanleei kolonien alderdi ezberdinak erakustea eta, halaber, Europako potentzia kolonialak sustatzea zuten helburu. Erakusketa kolonialak ikusgarriak ziren: ingurune naturaleko berreraikuntzekin batera, Afrika, Asia edo Ozeaniako monumentuen elementuak eta erreplikak erakusten zituzten.
Oso ohikoak ziren kolonietako biztanleen eszenaratzeak. Sarritan, beren jatorrizko lekuetatik indarrez mugituak, haien herrien imitazioak antzezten zituzten. Horregatik, geroago, Giza zoologikoen izena eman zitzaien.