Erabateko guda
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erabateko guda edo guda osoa XX. mendeko terminoa da, gerra mota bat deskribatzen duena, zeinean herrialde edo nazioek dituzten baliabide guztiak mobilizatzen eta muturreraino bultzatzen dituzten, izan gizakiak, militarrak, industrialak, nekazaritzakoak, naturalak, teknologikoak, zientifikoak edo beste edozein motatakoak, beste herrialde edo nazio batek gerra egiteko gaitasuna erabat suntsitzeko. Erabateko gerraren praktika mendeetan zehar erabili izan da, baina XIX. mendearen erdialdera arte ez zen onartu erabateko gerra gerra egiteko beste modu bat zela.