Equidae
Perisodaktiloen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Oinetan apatx handi batez babestutako behatz bakarra dute eta herbiboroak dira, baina urdail sinplea dute. Zaldia, astoa, zebra eta abar biltzen dituen Equidae familia osatzen dute. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Equidae (izen taxonomikoa) edo ekidoak (batzuetan zaldien familia gisa izendatua) zaldiak, astoak, zebrak eta antzeko animaliak biltzen dituen ugaztun perisodaktilo eta solipedo familia dira. Familia honetan genero bakarra dago, Equus izenekoa. Bere kideak gorputadarraen muturretako behatzetarik bakar baten gainean dabiltza, hirugarrena hain zuzen. Espezie guztiek antzeko hortz kopurua dute: gutxienez 34 hortz eta gehienez 42. Mundu guztian barrena zabaldurik daude.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Equidae | |
---|---|
Eozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Perissodactyla |
Familia | Equidae Gray, 1821
|
Azpibanaketa | |
|
Itxi
Familia honetako espezie fosil asko ezagutzen dira, genero eta subfamilia ezberdinetan sailkaturik. Ekido terminoa erabiltzen denean familia honi dagokio, nahiz eta bizirik dagoen Equinae subfamiliako animalien inguruan hitz egiteko erabiltzen den.