Eoliar uharteak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eoliar uharteak (italieraz: Isole Eolie, ˈiːzole eˈɔːlje ahoskatua, sizilieraz: Ìsuli Eoli, grezieraz: Αιολίδες Νήσοι, Aiolides Nisoi) zazpi uhartek osatutako artxipelagoa da, Siziliaren iparraldean. Tirreniar itsasoan kokatuta daude, Messinako probintziaren baitan. Jatorri bolkanikoa dute. Bi sumendi aktibo dituzte, Vulcano eta Stromboli, bigarren mailako bestelako zenbait fenomeno bolkanikoz gain.
Eoliar uharteak | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Monte Fossa delle Felci (en) |
Garaiera | 926 m |
Mota | Uhartedi eta car-free place (en) |
Azalera | 114,7 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°29′48″N 14°56′09″E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Former province of Italy | Messinako probintzia |
Ur-gorputza | Tirreniar itsasoa |
Administrazioari dagokionez, lau udalerri ditu: Lipari (izen bereko uhartea, nagusia eta biztanle gehien duena eta ondoko Vulcano, Filicudi, Alcudi, Panarea eta Stromboli barne dituena), Santa Marina, Malfa eta Leni (hiru horiek Salina uhartean).
Turismoa gero eta handiagoa da, eta urtean 200.000 turista inguru jasotzen dute. Eoliar uharteak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 2000 urtean.