Enol aintzira
From Wikipedia, the free encyclopedia
Enol aintzira edo Enol lakua Covadongako aintzirak bezala ezagutzen diren bi antziretako bat da, Espainiako Asturias erkidegoan kokatzen da. Bi antziretatik handiena da, Covadongatik 10 kilometro eta Cangues d'Onís udalerritik 25 kilometro ingurura dago.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Enol aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.134 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 0,75 km |
Zabalera | 0,4 km |
Sakonera | 25 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′20″N 4°59′28″W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Cangues d'Onís |
Babestutako-eremua | Europako Mendietako Parke Nazionala |
Itxi
1.070 metroko garaieran kokatua dago, Cornión mendigunearen erdialdean, 25 metroko sakonera, gehienezko 750 metroko luzera eta 400 metroko zabalera du.
Parke Natural honetako turismoguneetatik gertu eta akanpalekutik oso hurbil, aintzira honek ustiaketa turistikoaren presioa jasaten du, eremu honetako turismo erakargune garrantzitsuenetakoa delarik, bertan bainu bat nahiz submarinismoan jardun daitekelarik (betiere urpeko lohia mugitu ez dadin, honek ikuspena murrizten baitu).