Enigma (kriptografia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Enigma zifratu errotatibozko makina bat da, mezua zifratu nahiz deszifratzeko balio duena. Bigarren Mundu Gerran erabili zen nagusiki. Alexander Koch holandarrak asmatu zuen, geroago Arthur Scherbius Alemaniarrak patentea lortu eta hainbat aurrerapen egin zituelarik.
1920an hasi zen erabiltzen. TYPEX edo SYGABA Enigmaren beste izen batzuk dira, beste herrialde batzuetan Ingalaterran eta Amerikan hurrenenez hurren, erabiliak, . Bere funtzionamendua elektriko-mekanikoa dela esan daiteke. Teklatuaren bidez hizkiak sartu eta makinaren barruko mekanismoekin hizkien ordezkapenak egiten ziren. Beraz, ordezkatze metodoa erabiltzen du (fluxuzko zifratzea).