Ekuazioak ebaztea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekuazioak zenbakiz eta letraz osatutako berdintza baldintzatuak dira. Zenbakiak ezagunak dira; letrak, aldiz, ezezagunak; ekuazioak ebaztea letren balio zehatza aurkitzean datza, berdintza bete dadin.
Baliteke emaitza bat baino gehiago zuzenak izatea, edota ekuazioak emaitza errealik ez izatea. Ekuazio-mota asko daude, ezezagun kopuruaren eta ekuazioaren egituraren arabera.